jueves, 30 de abril de 2015

AZPEITIKO MUSIKA ESKOLA

Juan de Antxieta Musika Eskola hirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaeran, Milagros Aguirre, María Jesús Aguirre, Mari Sol Elorza, Maria Dolores Oteiza eta María Rosario Segurola Azpeitiko piano-irakasleek euren etxeetan ematen zituzten solfeo-eta piano-eskola partikularrak.
Bestalde, hainbat ikastetxetan ere solfeo- eta piano-eskola ematen zituzten. Musikako Akademian, José Maria Altuna eta Iñaki Alberdi (Azpeitiko Musika Bandako zuzendaria eta zuzendari ordea) bertako ikasleenpretakuntza espezifikoaz arduratzen ziren. Musikaren inguruko beste mugimendu batzuetara ere hainbat gazte hurbiltzen ziren musika ikastera. Horien artean daude, esate baterako, Tomás Geretak zuzentzen zuen "Ekaitza" solfeo eta txistu akademia, Amaia Garmendiaren
 gitarra-eskolak, Jose Maria Sagarzazuren "Izarraitz" txistulari-taldea eta baita "Itsasi" eta " Sahatsa" taldeek musika eta dantza arloan egiten zuten lana ere.
Musika-ikasleak gero eta gehiago ziren eta, orduan ere, ugariago ziren neskak. Musika-ikasketei jarraipen ofiziala eman nahi baizieten, Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan matrikulatu behar ziren eta ikasturte amaieran Donostiara joan behar izaten zuten azterketa egitera.
Musika eskolaren 25. urteurrenaren liburua goian, 
eta behean, liburuaren zenbait argazki.

  



MUSIKAGILE OSPETSUAK (sakabi eta egañazpi, imunzo.....)




SAKABI ETA EGAÑAZPI
Sakabi eta Egañazpi gipuzkoar trikitilari bikote ospetsu bat izan zen. Bikote hau Faustino Azpiazu "Sakabi" lasturtartrikitilariak eta Joxe Mari Urbieta "Egañazpi" panderojoleak behinola Santa Engraziara joan ziren batean osatu zuten.
Egañazpik Iñigo Aranbarri idazleari aipatuaren arabera: "Bikote bezala ibiltzen Sakabi eta biok hasi ginen aurrena. Lehenago soinujolea panderoa soinutik zintzilik zuela joaten zen festara, eta norbait aldamenean jartzen bazen, ondo. Baina Sakabik esaten zuen trikitirik ez zela panderorik gabe, eta hala hasi ginen". Santa Engrazin trikitilariak eta panderojoleak bat egin eta egun hartatik "esklusibitate kontratu" antzeko bat izan zuten.





AKILINO AMEZUA

Azpeitiko organogile eta zaharberritzaileek berebiziko garrantzia izan zuten. Beste kasu askotan bezalaxe, garrantzia hori ezohizko egoera baten ondorioa izan zen. Jose Inazio Alberdi Egañaren arabera, Diego eta Juan Eustasio Amezua bizkaitar maisu organogileek beren arbasoen lanbidean jarduten zuten. Balentziako katedralean lanak amaitu ondoren, ezin izan zuten Bilbora itzuli, hiria liberalek setiatuta baitzegoen. Ondorioz, Azpeitian finkatu ziren. Seguru asko bertan aldez aurretik organogile batzuk jardunean arituko ziren.
Azpeitia
Akilino Amezua Organo lantegia, Azpeitian. (Jose Inazio Alberdi Egañak utzitako argazkia).
Lantegia
Azpeitiako Eleizgaray y Cía. organo lantegia (Jose Inazio Alberdi Egañak utzitako argazkia).
        Diegoren biloba Akilino (1847-1912), Juan Eustasio Azpeitiarraren seme gazteena, garai hartako organogilerik garrantzitsuenetako bat izatera iritsi zen Aristides Cavaillé-Coll (1811-1899) frantsesarekin batera. Azken hau oso artisau berritzailea izan zen, eta organo sinfonikoa berak asmatu zuen. Guztira 700 (4) organo inguru egin eta muntatu zituen, horietako batzuk Euskal Herrian, lehenbizikoa Lekeitioko Santa Maria Elizan, 1857an. Nafarroako inbentarioan (2) Cavaillé-Collen 3 organo azaltzen dira, eta Bizkaikoan, berriz, 6. Seguru asko, Gipuzkoan askoz ere organo gehiago egongo dira. Organo haiek Jose Inazio Aldalur (1829ko martxoaren 7an jaioa) azkoitiarrari esker iritsi ziren Euskal Herrira. Izan ere, Jose Inazio Azpeitiko organo-jolea zen eta Cavaille-Collen organoen aldekoa zen erabat. Frantses organogilea Baionan erbesteratuta egon zenean ezagutu zuen (bertako katedralean lan egin baitzuen). Horrez gain, Aldalur Akilino Amezuarekin etsaituta zegoen (5).
        Azpeitiko organogile-maisua bizitza osoan gizon geldigaitz, ekintzaile eta nekaezina izan zen. Organogintzari buruzko oinarrizko ezagutza eta sekretuak bere aitarekin ikasi ondoren, Kubara ezkutuko bidaiari gisa joan zen ontzi batean, eta handik itzuli zenean, Frantziara joan zen bizitzera (1863). Han Cavaille-Collekin egin zuen lan, eta geroago, Stolzekin, batez ere hodiak egiten. M. Blondell lantegian (planoak) ere aritu zen lanean, baita Ingalaterrako Garn lantegian ere, Bubierekin harmonizazioan sakonduz. Alemanian Welte organo elektrikoak ezagutu zituen.
        1882an Espainiara itzuli eta Balentziara joan zen bizitzera. Handik gutxira Bartzelonako Passeig de Gràciara aldatu zuen bere lantegia. Hiri hartan, 1888ko mundu-erakusketa zela eta, 5 teklatuko organo elektriko handi bat aurkeztu zuen,organogintzarekin zerikusia zuten guztiei deigarria gertatu zitzaiena. Urrezko domina eman zioten eta munduko organogile eta organojole guztiek zorionak eman zizkioten, horien artean Cavaillé-Collek. Horri guztiari esker, eskaera ugari jaso zituen. Fabrikatu zituen organo gehienak Euskal Herrian saldu eta jarri zituen. Lehen aipatu ditugun Nafarroako eta Bizkaiko inbentarioetan, hurrenez hurren Amezuaren 26 eta 16 organo ageri dira.
        Alargun geratu zenean, Passeig de Gràcian zuen lantegia Lope Alberdi dizipuluari utzi zion. Bartzelonatik Pasai San Pedrora joan zen bizitzera, eta geroago, Azpeitiara. Bertan bere anai Juan eta betiko lagunekin elkartu eta enpresa berri bat ireki zuen, hau ere organo-lantegia. Lantegi hartan Elgoibar, Zarautz, Oñati eta Berako organoak egin zituzten (azken horri 20 urteko bermea jarri zion), baita Santander, Oviedo, Sevilla eta beste hiri batzuetako katedraletakoak ere.
        Maisu organogile handia izan zen, eta hari esker espezialista belaunaldi bat sortu zen. Horien artean aipagarriak dira Caucal, Galdos, Olaziregi, Karmelo Loinaz, Julian Elizburu, Simon Juaristi eta Antonio Aranguren.
        Akilino Amezua 66 urterekin (1912ko urriaren 20an), eta handik gutxira Elizgaray y Cía. organo lantegia sortu zen. Bertan aipatu berri ditugun organogile guztiak hasi ziren lanean, Galdos eta Caucal izan ezik. Bi horiek Hernanin jarri zuten lantegia, eta Madrilgo casa Rodriguez lantegitik zetorren Rafael Puignauk hartu zuen lantegiaren zuzendaritza.
        Enpresa asko hazi zen: alde batetik azken teknologia-aurrerakuntzak organoetan aplikatu zituzten, betiere instrumentura egokituta (alemaniar organogileen eragin argia). Bestalde, komertzialki ere arrakasta izan zuen (1915etik 1923ra 44 organo fabrikatu ziren), eta lantegian guztira 70 espezialistari lan ematera iritsi ziren. Baina gaur egun bezala, garai hartan jendearen arteko desadostasunak konpontzea ez zen erraza izaten, eta ondorioz, 1923an bazkide kualifikatu batzuek alde egin eta Puignau y Cía enpresa sortu zuten, hau ere organo-lantegia. Gerra Zibila hasi zenean, organo ekoizpena eten egin zen.
        Gerra amaitu zenean, jarduera berezi horrekin jarraitzeko nahia azaldu zen, eta 1940an organo-lantegi bat (Organería Española, S.A.)
Organeria lantegia
Organería Española latengiko fatxada, Azpeitiko Loiolako San Inazion kokatua zegoena (Argazkia Pepe Gil).
jarri zen martxan. Lantegiaren izenari “Loiolako San Inazioko lantegia”  esaldia gehitu zitzaion, eta bertan, besteak beste Rafael Puignau (zuzendari gisa) eta Ramon Gonzalez Amezua aritu ziren lanean. Izan ere, lantegi berri hau Eleizgaray y Cía enpresaren jarraipena zen. Lantegia zezen-plaza aurrean zegoen kokatuta eta 1990ko hamarkada hasiera arte egon zen martxan.
        Badirudi maisu organogileen berariazko teknologiak, betiere garai bakoitzera egokituta, belaunaldiz belaunaldi transmititzen joan direla, gaur egun arte.

jueves, 23 de abril de 2015

AZPEITIKO KIROLARIAK



jueves, 16 de abril de 2015

JATETXEAK

Tabernak eta jatetxeak

  • Aliur. Loiolako Inazio Hiribidea, 6. Tel.: 943813801
  • Amaia taberna. Erdi kalea, 13. Tel.: 943150472
  • Amalur kafetegia. Garmendipe, 8. Tel.: 943810166
  • Ametsa taberna-kafetegia. Jose de Artetxe, 12. Tel.: 943810662
  • Añota sagardotegia. Elosiaga auzoa. Tel.: 943812092
  • Arrona taberna. Bustinzuriko Errebala, 4. Tel.: 943812024
  • Auntxa erretegia. Barrena kalea, 14 Urrestilla. Tel.: 943815754
  • Baigera 1. Enparan kalea, 6. Tel.: 943810660
  • Baigera 2. Salbe, 34. Tel.: 943812389
  • Balantzategi kafetegia. Izarraitz (Anardi area)(ESSO gasolindegia). Tel.: 943880051
  • Bar Ana Mari. Kale Nagusia, z/g Urrestilla. Tel.: 943811999
  • Bar Azpeitia. Erdi kalea, 4. Tel.: 943150658
  • Bar Diego. Salbe, 15. Tel.: 943813397
  • Bar Lasa. Izarraitzpe. Tel.: 943812745
  • Bordatxo taberna. Landeta, 10. Tel.: 943812027
  • Bost. Erdi kalea, 28. Tel.: 943811167
  • Charles Chaplin pub. Olazko Amaren Plaza, 5. Tel.: 943815603
  • Diz-Diz . Plaza Nagusia, 1. Tel.: 943 810097
  • Eguzkitza. Eliz kalea, 2. Tel.: 943812055
  • Erreka. Urbitarte, 5. Tel.: 943812382
  • Etxaun kafetegia eta kutixi denda. Jose de Artetxe, 19. Tel.: 943025922
  • Etxezuri. Perez Arregi, 7. Tel.: 943 026856
  • Fideo de Mileto pub. Goiko kalea, 8. Tel.: 943812026
  • Ganbara. Idelfonso Gurrutxaga, 4. Tel.: 943 025148
  • Garoa kafetegia. Euskalerria, 33 behea. Tel.: 943812388
  • Harzubia garagardotegia. Foru Ibilbidea. Tel.: 943810024
  • Intz. Erdi kalea, 16. Tel.: 943816856
  • Iraye. Hartzubia, 4. Tel.: 943157410
  • ISB taberna. Ildefonso Gurrutxaga, 10. Tel.: 943080416
  • Izaro. Salbe, 34. Tel.: 943815703
  • Jai Alai jatetxea. Urrestilla bidea, z/g. Tel.: 943812271
  • Jim Clark kafetegia. Euskalerria, 31. Tel.: 943080089
  • Juantxo txiki taberna. Jose de Artetxe, 17. Tel.: 943150311
  • Kiroldegiko taberna. Landeta auzoa, z/g. Tel.: 943813069
  • Kiruri jatetxea. Loiolako hiribidea, 24. Tel.: 943815608
  • Korrale. Erdi kalea, 27. Tel.: 943810601
  • Lagun Onak MB. Eliz kalea, 21. Tel.: 943812025
  • Landeta erretegia sagardotegia. Landeta, 12. Tel.: 943151633
  • Laratz. Damaso Azkue, 4. Tel.: 943151226
  • Lau bide jatetxea. Landeta Hiribidea, 2. Tel.: 943816878
  • Lokotx taberna. Enparantza Nagusia, 8. Tel.: 943151086
  • Mendizabal erretegia. Landeta auzoa. Tel.: 943 812001
  • Meola . Oñatz bide, 1. Tel.: 943813014
  • Neguda pub. Olazko Amaren Plaza, 11. Tel.: 943814045
  • Neredi jatetxea. Basarte Indus. Pol., 6. Tel.: 943850459
  • Niza taberna. Salbe, 33. Tel.: 943814447
  • Oñatz taberna. Enparantza Nagusia, 4. Tel.: 943810356
  • Ondarbide jatetxea. Hartzubia, z/g. Tel.: 943812071
  • Ongi etorri jatetxea. Salbe, 21. Tel.: 943150869
  • Orbegozo erretegia. Nuarbe, 306. Tel.: 943810509
  • Orkatz K.E. Erdi kalea, 24. Tel.: 943 150006
  • Osinazpi . Jose Antonio Agirre, 6. Tel.: 943026860
  • Pastorkua erretegia. Jose de Artetxe, 3. Tel.: 943811857
  • Pizza sprint. Iñaki Azpiazu, 6. Tel.: 943815952
  • Prat kafetegia. Arana, 19. Tel.: 943150115
  • Sagasti Zahar jatetxea. Urraki bidea, 353. Tel.: 943813442
  • Sanagustin kulturguneaPlaza Nagusia. Tel.: 943 105220
  • Txarrantxa taberna. Eliz kalea, 5. Tel.: 943025899
  • Trenbide kafetegia. Iberotarren Enparantza, 3. Tel.: 943151032
  • Txokoa jatetxea. Bustinzuriko Errebala, 13. Tel.: 943810129
  • Uranga . Loiolako Hiribidea, 7. Tel.: 943812543
  • Urola Expres. Loiolabide 9. Tel.: 943 083605
  • Xanadu . Loiolako Inazio Hiribidea, 25. Tel.: 943810336
  • Xoxote kafetegia. Plaza Txikia, z/g. Tel.: 943810061
  • Zubi Zahar jatetxea. Zubi Zahar, 4. Tel.: 943812745
  • Zuhatz taberna. Enparan kalea, 11. Tel.: 943151634

FESTAK


Azpeitia herri festazalea dela ez dago ukatzerik. Bertan ospatzen diren jai ugarien egitaraua ikusi besterik ez dago hori baieztatzeko. Egutegiko jai nagusiak Sansebastianak, Sanignazioak, Ihauteriak eta Santotomasak dira, baina ez dira bakarrak. Gure txoko bazterretako jaiek ere festa eta jai giro paregabea eskaintzen dute, festa nagusien ondoan zer ospatua badela erakutsiz. Urrestilla, Loiola, Aratz Errenka, Nuarbe, Mantxinbenta, Oñatz, Lasao, Sanjuandegi, Elosiaga...  txoko bazter horietan ere izaten da zer ospatua eta zer ikusia.

FESTA NAGUSIAK

SANSEBASTIANAK (urtarrilak 19-20)
ssebastian.png
Festari urtarrilaren 19an ematen zaio hasera, Helduen Danborradarekin. Zortzirehun pertsona baino gehiago izan ohi dira partaide ekitaldi ikusgarri honetan. Hurrengo egunean, San Sebastian egunez, Txikien Danborrada izan ohi da ekitaldi nagusia, 400 neska eta mutikok osatua, hainbat taldetan banaturik. Azpeitiko festarik herrikoiena eta partehartzaileena da.




INAUTERIAK

fiestas01_tx.png
Jaiak Inauteri igandean hasi ohi dira, “txikiteo elegantea”rekin.  Egun batzuk lehenago kaldereroek egindako iragarpenaren ondotik, zain zain egoten dira Azpeitiarrak egun horretarako. Herritar asko eta asko jantzi ohi da garai bateko soineko eta jazki apainekin, kalean gora, kalean behera pasiatzeko, antzinako antzera. Astelehen eta asteartean ere festak jarraitu egiten du eta sokamuturrak, sokako zezenak, eta mozorroek hartu ohi dute herria.






SANINAZIYUEK(Uztailak 30-Abuztuak 2)

sinazio.png
Uztailaren 30ean, eguerdiko 12:00etan, suziri handia lehertzen denean zeruan, hiru egun eta lau gau hartzen dituen festaldiari ematen zaio hasera. Herri bazkaria, musika emanaldi desberdinak, zezenketak, bakailao txapelketa, su festak, umeen eguna... urtetik urtera egutegi zabal eta anitzagoa izaten da herriko festa nagusienetan.




SANTOTOMASAK (abenduak 21)
fiestas32_tx.png
Gabon jaien atarian egin ohi den festa-egun erakargarria dugu, neurri handi batean baserri munduari lotua. Barazki, fruta eta lore lehiaketak egin ohi dira eta herriko Enparantza Nagusian txozna ugari jarri ohi da. Txistorra, talo eta gainerako mokadutxo goxoak dastatzeko aukera izango dugu, ttuntturroak, trikitixaren soinuak eta bertsolaririk ospetsuenen abestiak lagun ditugula. Egun horretan bertan izaten da Azpeitian egiten diren Euskadiko Euskal Antzerki Topaketen azken ekitaldia ere.


AZOKAK

BASERRITARREN EGUNA (uztaila)
Santiago egunaren bueltan (uztailak 25) abeltzaintza eta baserritarren eguna izaten da Azpeitian. Eskualdeko ganadu lehiaketa, eta sagardo eta gazta erakusketa eta lehiaketa egiten dira herriko plazan, eta modu tradizionalean erretako txahalkia eta hegaluzea dastatzeko aukera izaten da.
AZOKA HERRITIK( ez du data zehatzik)
 Astebukaera honetan bigarren eskuko gauzen azoka egoten da eta dendariek stocka egiten dute.
ARDO DASTAKETA (urria)
Azpeitiko ardoaren eguna gero eta indar handiagoa hartzen ari da. Udazkenarekin batera, gero eta upategi gehiago dira Azpeitiok plazan euren postua jarri eta euren ardoa dastatzeko aukera eskaintzen dutenak. Dastaketa batetik bestera, giro paregabea sortzen da Azpeitiko plazan egun honetan.

MUSEOAK

EUSKAL BURDINBIDEAREN MUSEOA


imagen_039.jpg

















Euskal trenen historia ezagutu ahal izango duzu bertan, industriaren iraultza ekarri zuten tren zaharretatik hasi eta Bilboko Metroan erabiltzen diren unitate modernoetaraino. Horrez gain, lurrun trenek nola funtzionaten zuten edo garraio publikoek gure gizartearen garapen iraunkorrerako duten garantiza ikasiko duzu. Museoak Europako tren bilduna hoberenetarikoa du, moeta guztietako ibilgailuekin: lurrun lokomotoreak, dieselak, elektrikoak, automotoreak, eta mota guztietako bagoiak.

INGURUGIRO ETXEA


imagen_016.jpg














1998an inauguratuta, Egibar Etxean dago Ingurugiro etxea. Museoaren helburua bisitariari lur planetaren ingurumen-arazoa nagusien berri ematea da, arrazoiak eta ondorioak ezagutzen saiatuz, eta irtenbideak topatzen ahaleginduz. Museoak, elkarren artean lotuta dauden areto ditu: bertan, panel eta maketen bidez hainbat gai ikusteko modua dago.

INGURU NATURALAK

Azpeitia mendiz inguraturik dago eta ibaiak ere baditu. Mendikate ezagunena Izarraitz da eta beste zenbait mendi Pagotxueta, Eizmendi, Oñatz eta Arauntza. Gutxi gorabehera, 23 muino daude.
Bailarak: Loiola
Basoak: Izarraitz, Pagotxueta eta Odriamendi.
Ibaiak: Urola, Ibaieder edo Urrestilla, Aratz eta Errezil
Altitudea: 80 m

Bidegorriak:
Urolako bidegorria: Azpeititik Azkoitira eta Azkoititik Legazpirano jarraitzen duen bidegorria. Bidegorria Loiolan hasten da.
Azpeititik Lasaorainoko bidegorria: Damason hasten da bidegorria.


mapa1.jpg